XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HIRUGARREN ZATIA

Lehen agerraldia

(Oihana bulego baten gibelean izanen da, tailleur, begi-lagun, fizela, ordenagailu batean jo egiten ari.)

(Jeikitzen da, denbora berean Anne-Sophie sartzen da eta dozier bat bulegoan finkatzen, biziki lant6su eman behar du, ANPEn bezala)

OIHANA: 29a.

Etxeberri Carine.

20 urte.

Sar arazten dun.

(Gibeleko atera doa, igurikatzeko gelarena da, Carine sartzen da eta potta bedera ematen die, joaten da jartzea, besteak gibeletik, très entre femmes)

ANNE-SOPHIE: Zer haur deliziosua.

Orduan ezkontzeko problemak baditugu?

Ateratzeko baimenik ez, hum?

CARINE: Ez ez

(irri egiten du zozoki)

Ateratzen gara ba!

ANNE-SOPHIE: A! ikusten dut, mutikoekin harremanetan sartzeko, adin batean ez da errex, ez zara ausartatzen...

CARINE: Ez gara mutikoen beldur ez!

(irri abila)

OIHANA: Beti mutiko berak dira zure inguruan...

CARINE: Bai hori da!

Ba ez da hori ez.

ANNE-SOPHIE: Esprima zaitez haurra.

CARINE: Erranen dautzuet.

Beti ateratzen naiz ibiakoitzetan, Christiane ene kopinarekin, eta bon rugbyan eta beti elgarrekin gira e! ttipi ttipitik, beti elgarrekin.